XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Izena, izanaren ondotik dabil.

Eta aspaldikoa dugu Ouaskonia zaharra.

Dena den, lehen aldikotz Naparra delako hori Karlomagno edo Karlos Haundiaren kronika egileri zor dugu.

Kronika horiek bederatzigarren mende hastean eginak dira bainan asma ditake direlako hitzak aspaldian gizonen ezpainetan zabiltzala.

Hain xuxen, lehen aldikotz agertzen zauzkigu Orriako Gudu famatuaren biharamunean.

Eginhard Karlomagnoren ixtoriatzaleak eta haren asko idurikoek orduan dauzkigute hitz horiek ezagutarazi lehen aldikotz.

Ordu arte, jendalde berak bestela deitzen ziren.

Eta izen zahar hori, Jesu-Kristo sortu aintzin agertua zaukuten bai Estrabonek, bai Tito Libio eta Salusto erromano ixtoriatzalek: ouaskones edo bascones, horra napartarren lehen izena, hori ere, Antonio Tovar-en arabera, kanpotik jina (izena, ez diot izana!), nungo nahiko jendalderi maiz gertatu zaioten bezala, eta iduriz keltoek euskal lurretan sartzean emana.

Zortzigarren mendetik hunat, Napartarrak Napartar deituko dira; zonbaiten ustez lehenik erriberatarrak, edo Ebro aldekoak, gero menditarrak ere berdin, Cortes de Nabarra-tik hasirik Oiarzun edo Ondarribiraino.

Napartar Eremua.

Ezen, ordu hetan Ouaskones edo Bascones zirelakoek joiten zuten Atlantikako itsas bazterreraino, baita Jaizkibel mendi kozkorraraino: hori garbiki diote ordu heietako geografa haundi guziek, Estrabonetik hasirik, Pomponius Mela, Plinio ta Ptolemeraino.

Gero, ez du guti galduko Naparrak ebatsiko diotelarik itsaso handirat buruz hastean zuen atea: orai ere, hogoigarren mende huntan, ez ote dago Naparra itsasoarteko ate baten minez?.

Artetik erraiteko, linguistikak edo mintzai-jakintzak erraiten baitauku Oiarzun aldeko eskuarak baduela napartar kotsu bat, ez da harritzeko, eta ez du hori oraikoa: eremu horiek guziak, Hondarrabi puntatik Doniane Pasaiaraino, ouaskonak edo napartarrak baitziren berenez.

Estrabonek hori garbiki dio: (...).